XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Leizarraga ez dago bakarrikNere lanaren mugak onela jarririk, lot nakion gaiari.
Eta, leenik, esan dezadan Leizarraga ez dagoela bere garaiko euskal-literaturan lagunik gabe.
Ez da bere aldiko euskal-idazle bakarra.
Ez leena ere.
Munduan barna dabiltza Unamuno euskaldun erdal-idazlearen liburuak, eta oietan irakur dezakegu, ez bein bai berritan, orain laureun urteko
Egiaz, bere buru ain jakintsu egiten zuen gizonarentzat makur andiegia da ori.
Leizarragak berak ere bazekien, eta nolabait aitortu zuen, ez zela bera euskaraz idazten leena.
Gure mintzaera ainbat puskatan zatitua aurkitu zuela dio; baita ere gutxi landua, baina ez batere landugabea.
Ori esan nai zuen, noski, gure izkuntza sterilenetarik eta diversenetarik
dela esan zunean.
Baina irakur dezagun urrengo lerroetan dioena: .
Beraz itzul-lanetaz kanpo, ez zen euskara usatugabea; nolabait usatua zen.
Leizarragak
Berak ez digu inoren izenik eman, baina oker andirik gabe esan dezakegu Etxepareren liburua ezagutzen zuela.
Ez du izenez aipatu.
Bear bada, bein erlisione berrira iragan zenez geroztik, Eiharalarreko erretoraren liburua ez zuen bere gogarakoa.
Ez da arritzekoa.
Ebangelio utsetik bizi nai zuenak ez zezakean onartu Etxeparek egin zuen liburuaren mamirik ez muinik.
Baina liburu ori dena euskaraz sortua ta egina zen; ez zen
Agian, bada, liburu ori zuen gogoan Leizarragak arestian aipatu itzak idatzi zituenean.
Eta ez ote zuen Etxeparek Beraskoizko semea euskalzaIetu?.
Ez ote zuen Eiharalarrekoak Leizarraga bere irrintzinaren jarraikitzaile egin?.
Nola nai den, Leizarragaren garaia ikertzean, Etxepareren izena ez dezakegu atera gabe utzi.
Etxepare du gure literatura urriak bere argi-astearen xori kantari, bere udaberriaren berri-emaile.
Eta ezin egokiago datorkigu gizon au bere lanarekin Leizarragaren garaiko berri emateko.